2.2. Onartu ez diren gomendioak eta iradokuzunak
A) Eusko jaurlaritza
Osasun eta Kontsumo Saila
Osakidetza
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzala.
769/2009/18 espedientea (18/2010 Gomendioa)
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 4koa. Horren bidez iradokitzen zaio bere titulartasunekoak diren portuetan amarratzeak esleitzeko irizpideak alda ditzala.
129/2009/23 espedientea (3/2009 Iradokizuna)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 19ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio babes ofizialeko etxebizitza baten enpresa sustatzaileari ezar diezaiola aipatu etxebizitzan antzemandako eraikuntza akatsak konpontzeko nahitaezko konponketa obrak egitea.
1113/2008/32 espedientea (4/2010 Gomendioa)
B) Foru administrazioa
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nekazaritza Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko azaroaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio ehiza-erregimen arrunteko lurzoruetan basurdea ehizatzeko koadrila bizkaitarren eta ez bizkaitarren arteko bereizketa ezabatzeko.
44/2009/29 espedientea (18/2009 Gomendioa)
Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko urtarrilaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio IT Txartela sistemaren arabera ematen den maila aurreratuko Microsoft Excel XP moduluaren ziurtagiria onartzeko.
428/2009/33 espedientea (1/2010 Gomendioa)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikako Departamentua
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko uztailaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio familia barruan zaintzeko diruzko prestazioa eman dezala, mendetasun balorazioaren eskaera aurkeztu zen datatik hasita.
668/2008/31 espedientea (13/2009 Gomendioa)
C) Tokiko administrazioa
ARABAKO UDALAK
Iruña Okako Udala
– Arartekoaren ebazpena 2009ko otsailaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ibilgailua teknikoki egokitu ez duten pertsonei Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan ezgaitasunagatiko salbuespena ezeztatzeko eman dituen ebazpenak baliogabetzeko.
1361/2007/16 espedientea (2/2009 Gomendioa)
Gasteizko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ELA sindikatuak egin duen eskaera, Hirugarren Adinekoen Sektore Kontseiluan parte hartzekoa, behar bezala ebazteko.
1267/2009/29 espedientea (13/2010 Gomendioa)
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Aretxabaletako Administrazio Batzarra
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio ondasunen inbentarioko idazpen bat baliorik gabe utz dezala.
54/2010/29 espedientea (17/2010 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Balmasedako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abuztuaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio espresuki eta arrazoiak emanez ebatz dezala ibilgailu batean izandako kalteengatik jarri zen ondare erantzukizuneko erreklamazio bat.
1460/2009/29 espedientea (20/2010 Gomendioa)
Bermeoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio jabekideen komunitate bateko barruko patioan igogailua jartzeko emandako lizentzia berrikus dezala.
1198/2009/23 espedientea (12/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abuztuaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio jabekideen komunitate batek erabilera publikoko zorra duen espazio pribatuan egindako gastuak ordain ditzala.
1827/2009/29 espedientea (21/2010 Gomendioa)
Bilboko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko ekainaren 16koa. Horren bidez iradokitzen zaio Bilbon abandonatuta dauden txakurrak eta katuak jasotzeko udal zerbitzua hobetzeko zenbait neurri kontuan har ditzala.
610/2009/23 espedientea (3/2010 Iradokizuna)
Elantxobeko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko martxoaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio izapidetutako proiektu teknikoaren kostuaren kalteak ordain diezazkiola jabekideen komunitate bati.
690/2009/29 espedientea (6/2010 Gomendioa)
Lezamako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio espresuki ebatz dezala elkarte bat udal Elkarteen Erregistroan inskribatzeari buruzko eskabidea.
16/2009/29 espedientea (19/2009 Gomendioa)
Sestaoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko irailaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu dezala (...) zk.ko likidazioa, ibilgailuak kendu, ibilgetu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasarengatik igorritakoa, eta itzul diezaiola eragindakoari behar ez bezala kobratu zaion diru-kopurua; izan ere, ez da egiaztatu ordainarazpena justifikatzen duen zergapeko egitaterik egon denik.
1074/2009/22 espedientea (22/2010 Gomendioa)
Zamudioko Udala
– Arartekoaren ebazpena, abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udalerriko ostalaritza establezimenduari indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete dezala eskatzeko.
1625/2008/28 espedientea (20/2009 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Bergarako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko azaroaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala tramitatzeko eta txakurtegi erabilerak behin betiko eragozteko.
1049/2008/29 espedientea (17/2009 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
1046/2008/29 espedientea (9/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio behar bezala izapidetu dezala zenbait eraikin eraikitzeko, lurzoru urbanizaezinean karabana bat jartzeko eta txakurrak egoteko espedientea.
1047/2008/29 espedientea (10/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
1048/2008/29 espedientea (11/2010 Gomendioa)
Bidegoiango Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez, gomendatzen zaio bide baten erabilerari buruzko ikerketa-espedientea artxiba dezala.
1351/2009/29 espedientea (16/2010 Gomendioa)
Donostiako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abuztuaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio kirol ekipamenduetan esku har dezala, zentzuzko denbora tartean, udalerriko kirol instalazio guztiek banakako dutxak eta aldagelak izan ditzaten.
433/2008/22 espedientea (15/2009 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio Zubiaurre pasealekua Intxaurrondoko Zarategi pasealekuarekin lotzeko igogailua jartzeari lehentasuna eman diezaiola, Lizardi kalean bost arrapala mekaniko jartzeko asmoaren ordez, herritar guztiei igogailua erabiltzea ahalbidetuko dien konponbide teknikoa baita.
827/2009/17 espedientea (5/2010 Gomendioa)
Elgetako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko urtarrilaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala auzokide bati 2008. urteaz geroztik zabor-tasa gisa bidali dizkion likidazioak, hari ez baitio beraren etxebizitzan zabor-bilketa zerbitzurik egiten.
175/2009/22 espedientea (2/2010 Gomendioa)
Pasaiako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
87/2009/23 espedientea (3/2010 Gomendioa)